2014/03/22

GABONAK

Abenduaren 20an, Olentzeroren bisita ospatzeko egun berezia izan zen.



Goizean goiz, Olentzero  bi txakur lagunduta eskolan izan genituen. Gelaz-gela ibili ziren opariak banatzen. Ostean, goiz erdian, talo opila egin genuen  taloa txistorrarekin jateko. Hamaiketako ederra!








Ondoren, mago baten erakustaldia ikusteko aukera izan genuen eta eguna amaitzeko jolasak.
Primeran pasatu genuen!

LENDOINOBEITIKO ERROTARA BISITA

Abenduaren 17an, 6. mailako ikasleok Izaskun eta Marijerekin batera, zaharberrituta dagoen Lendoinobeitiko errota ikustera joan ginen. Bertan, Mikel Cormenzanak honen funtzionamendua azaldu zigun.

Bisita hau,  Elikagintza proiektuaren barruan aurreikusita zegoen.




Errota bisitatu ostean, Lendoinobeitiko Dorretxea ikustera joan ginen. Mercedesek azaldu zigun eraikuntza honen historia. Bertan dagoen bisiten  liburuan sinatzeko aukera izan  genuen .



Eskolarako bidean, La Chozako trikuharria ikusteko aukera izan genuen. (Historiaurreko arrastoak)

2013/10/29



Ni Bea naiz eta 11 urte ditut. Beltzarana  eta altua naiz. 
Ni orain Delikan  bizi naiz,  baina aurtengo ikasturterarte Motrilen 
(Granadan) bizi izan naiz eta bertako eskola batean "Los Álamos" izenekoan ikasi  dut.
Bi anaia ditut, bertan bizi direnak, Adrian eta Rafael deitzen dira.
Espagetiak, hanburgesak... jatea gustatzen zait.
Marraztea asko gustatzen zait, nire denbora librea horretan ematen dut.  Primeran egiten dut!




NIRE AURKEZPENA

Ni Ibai naiz, 11 urte ditut, nire urtebetetzea otsailaren 15ean da eta  Delikakoa naiz.
 Nire arlorik gustokoena  heziketa fisikoa da, 6. mailan nago eta Urduña Herri Ikastetxean ikasten dut.
Nire janari gustokoena haragia da.
Nire kirol gustokoenak: surfa, eskupilota, igeri egitea eta patinetean ibiltzea dira. Oso trebea naiz ia kirol guztietan.
Nire lagunak Iñaki, Egoitz, Unai... dira.

Nire aurkezpena

Nire izena Irati da. Urduñan bizi naiz eta 11urte ditut. Nire urtebetetzea urtarrilaren 21ean da. 
Nire gustoko janaria pizza da. Nire orlorik gustokoena gimnasia da, eta nire zaletasuna museo edo zooko sarrerak libreta batean itsastea da. 
Nire ama Jasone deitzen da eta nire aita David da baina Bocino deitzen diote. Nire ama Romulo tabernan lan egiten du. 
Nik lagun asko ditut:Joane, Bea, Carla, Ibai, Maddi, Olaitz, Amaia, June, Iratxe, Maider Bas, Maider Santxez...

NIRE AURKEZPENA

Ni Olaitz naiz, 11 urte ditut eta  Urduñan bizi naiz.
 6.mailan nago, nire urtebetzea ekainaren 25ean da.
Kirol guztiak gustatzen zaizkit, baina gustokoena futbola da, alebin A taldean jokatzen dut Urduña Futbol Taldean. Patinetean ibiltzea ere atsegin dut.
Nire  janari gustukoena kebab da, eta  edaria laranja zukua.
Animaliak ikustea eta beraiei buruzko gauzak jakitea gustatzen zait.
Mineralak eta leku desberdinetako diruen bildumak egiten ditut.
Nire klaseko arlorik gustokoena txanela da, gauza interesgarri asko ikasten direlako.
Nire lagunak klaseko guztiak eta lagun taldekoak dira.