2014/03/22

GABONAK

Abenduaren 20an, Olentzeroren bisita ospatzeko egun berezia izan zen.



Goizean goiz, Olentzero  bi txakur lagunduta eskolan izan genituen. Gelaz-gela ibili ziren opariak banatzen. Ostean, goiz erdian, talo opila egin genuen  taloa txistorrarekin jateko. Hamaiketako ederra!








Ondoren, mago baten erakustaldia ikusteko aukera izan genuen eta eguna amaitzeko jolasak.
Primeran pasatu genuen!

LENDOINOBEITIKO ERROTARA BISITA

Abenduaren 17an, 6. mailako ikasleok Izaskun eta Marijerekin batera, zaharberrituta dagoen Lendoinobeitiko errota ikustera joan ginen. Bertan, Mikel Cormenzanak honen funtzionamendua azaldu zigun.

Bisita hau,  Elikagintza proiektuaren barruan aurreikusita zegoen.




Errota bisitatu ostean, Lendoinobeitiko Dorretxea ikustera joan ginen. Mercedesek azaldu zigun eraikuntza honen historia. Bertan dagoen bisiten  liburuan sinatzeko aukera izan  genuen .



Eskolarako bidean, La Chozako trikuharria ikusteko aukera izan genuen. (Historiaurreko arrastoak)