2013/10/15

GUGGENHEIM MUSEOAN

Urriaren 4an, ostirala, eskolako bostgarren eta seigarren mailako ikasleak Guggenheim museora joan ginen.
Bertan, Richar Serraren "Denboraren Materia" izeneko bilduma osatzen duten altzairuzko eskultura handiak ezagutzeko aukera izan genuen. Bilduma hau egonkorra da eta beheko solairuan aurki daiteke.
Ostean, Barroko Neurrigabe izeneko saila ikusi eta Antoni Tápiesen eskulturak behatu genituen gida baten azalpenak izan genituelarik.













Bisita bukatzeko, tailer batean parte hartu genuen. Bertan, ikasle bakoitzak collage bat egin genuen: animalia figuratiboa asmatu paper desberdinak itsatsiz eta bukatzeko animalia plastilinaz egiteko aukera
 izan genuen. Oso dibertigarria izan zen.
                                                                                                                 
Irtetzean, museo ondoan dagoen  parkean jan eta bertan jolatu ginen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario